Jende orori irekitako azoka honetan, gure inguruko sektore guztietatik datozen produktuekin bizitza osasungarriagoa edukitzeko aukerak aurkeztuko dizkigute. Ekimenak, beraz, ingurumenarekin begirunetsuagoa den eta naturarekin kontzienteagoa, arduratsuagoa eta solidarioagoa den ekoizpen- eta kontsumo-ereduaren alde egiten du.
BIOARABA, bada, produktu ekologikoen erakusketarien, ekoizleen, saltzaileen, banatzaileen, bisitari profesionalen eta kontsumitzaileen, erakundeen, elkarteen eta herritarren topalekua izango da.
Azokan, hainbat sektoretako guneak egongo dira (hala nola, elikadurarena, kosmetikarena, arropena, oinetakoena, garraioarena, energia berriztagarriena, terapiena, osasunarena eta abarrena), eta askotariko sektoreetako enpresak, erakundeak, elkarteak eta profesionalak egongo dira. Gainera, hitzaldiak, erakusketak, dastaketak eta bestelako jarduerak egiteko gune bat egongo da.
Zuek ere etortzea eta laguntzea nahi dugu. Zatoz Bioarabara!
BIOARABA 2024 ekimena bizitzeko esperientzia zoragarria
Ekimenari, ordutegiei, parte-hartzaileei eta babesleei buruzko informazio eguneratua.
Ekimen honekin, ekosistemaren eta baliabideen kontserbazioan aurrera egiten lagundu nahi du BIOARABAK, eta, aldi berean, lurreko produktu ekologikoak ezagutu, erosi eta dastatu ahal izateko aukera eman nahi die bisitariei, bai eta inguruko produktu ekologikoekin egindako sukaldaritza-erakustaldiez gozatzeko aukera eman nahi ere.
Ikusgai jarriko diren produktu guztiek edukiko dute ekologikoak direla erakusteko ziurtagiria. Frutak, barazkiak, oinarrizko elikagaiak, elikagai izoztuak, delicatessen produktuak, esnea eta esnekiak, olioak, ardoak, sagardoak, izozkiak, arrautzak, ogiak eta gozoak egongo dira, erosi eta dastatu ahal izateko.
Estarán también presentes otros sectores, como energías renovables, construcción ecológica, comercio justo, textil, limpieza, cosmetica, turismo, etc.
Bertako sukaldeak eskaintza tradizionalarengatik eta azken urteotako berrikuntza- nahiz sormen-ibilbideagatik lortu dituen ospea eta kalitatea gaineratu behar zaio guztiari. Gasteiz, ekologikoa eta jasangarria izateaz gain, nazio-mailan gastronomiagatik ezaguna den hiria dugu.
Gasteiztarrok elikagai ekologiko asko jaten ditugulako eta produktu horiekiko kontzientzia nahiz ingurumenarekiko errespetua dauzkagulako nabarmentzen gara. Gasteizek jasangarritasunaren aldeko borrokan aurrera egiten jarraitzen du, eta, beraz, gure ekimena kokatzeko toki ezin hobea da. Nolanahi ere, aipatutakoekin batera beste sektore batzuk ere egongo dira; adibidez, energia berriztagarriak, eraikuntza ekologikoa, bidezko merkataritza, ehungintza, oinetakoak, garbiketa, kosmetika, turismoa eta abar.